Ekonomia -

Uste baino datu negatiboagoa

-13.635 milioi euroko balioa du BFA-Bankiak

BFAko administrazio kontseiluko kide guztiek dimisioa aurkeztu dute.

Bankiak -13.635 milioi euroko balioa du. EFE
Bankiak -13.635 milioi euroko balioa du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BFA-Bankia taldearen balioa -13.635 milioi eurokoa da. Emaitza hori eman dute HSBC, Credit Agricole eta Rotschild ikuskatzaile independenteen balorazioek, finantza iturriek jakitera eman dutenez.

Hala, uste baino emaitza negatiboagoa eman du Bankia taldeak, datua zero izatea espero baitzuten adituek.

Iturri horiek beraiek azaldu dutenez, BFAko administrazio kontseiluko kide guztiek dimisioa aurkeztu dute.

Hala, BFAren % 100 eta Bankiaren % 45 Estatuaren esku egongo dira.

Fusioa egin eta taldea osatu zuten zazpi kutxak (Caja Madrid, Bancaja, Caja de Canarias, Caja de Avila, Caixa Laietana, Caja Segovia eta Caja Rioja), gainera, ondasunik gabe geratuko dira, baina gizarte ekintzari dagozkion aktiboak beren esku izaten jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea