Ekonomia -
Finantza krisia
Espainiak ia agortuta dauka urte osorako baimendutako defizita
Maiatza arte, Estatuak % 3,41eko defizita pilatu du, eta urte osorako baimendutakoa % 3,5ekoa da.
Erredakzioa
Espainiako Estatuaren defizita 36.364 milioi eurokoa izan da maiatza arte (+% 30,6), hau da, BPGren % 3,41, Marta Fernandez Curras Espainiako Gobernuko Aurrekontuetako Estatu idazkariak jakinarazi duenez.
Defizit portzentaje horrekin, Estatuak ia agortuta dauka urte osorako baimendutako defizit kopurua (% 3,5).
Fernandez Currasen esanetan, maiatza arte 68.072 milioi euro ordaindu zituzten (+% 11,7), baina diru-sarrerak 31.708 milioi eurokoak izan ziren (-% 4,2).
Aurrekontuetako Estatu idazkariak ohartarazi du Espainiaren datu makroekonomikoak "une txarrenean" daudela, eta horregatik jaitsi dela diru-bilketa.