Ekonomia -

Goi-bilera Mexikon

Europak euroguneari batuta eusteko konpromisoa hartu du

G20 osatzen duten Europako estatuak Eurogunearen "osotasunari eta egonkortasunari eusteko beharrezko neurri guztiak" hartzera konprometitu dira.

G20ko ordezkariak. Argazkia: EFE
G20ko ordezkariak.
G20ko ordezkariak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20 osatzen duten Europako estatuek Eurogunearen “batasunari eta egonkortasunari eusteko beharrezko neurri guztiak” hartzera konprometitu dira, azken asteotan Greziaren eta Espainiaren egoera ekonomikoengatik tentsio handia bizi duelako.

G20k Los Cabosen (Mexiko) egin duen bileraren ondoren onartu duen adierazpenean, Euroguneak hazkundeari eusteko, finantzen egonkortasunari eusteko eta ardura fiskala sustatzeko egin dituen “ekintza esanguratsuak” azpimarratu dituzte.

Adierazpenean Espainia zoriondu dute “bankuen sistema kapitalizatzeko” planagatik eta Eurotaldeak eman dion babesagatik.

Itun fiskala, ezarritako hazkunde politikak eta egiturazko erreformak “aurrerapauso garrantzitsuak” direla uste du G20k, mundu mailako foro garrantzitsuenak.

Bestalde, “Euroguneak Greziako hurrengo Gobernuari erreformak egiten eta egonkortasunari eusten” lagunduko diola espero dute goi-bilerako partehartzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea