Ekonomia -

Hauteskundeen ostean

Zorra ordaintzeko Greziari epe luzeagoa ematea onartuko luke Alemaniak

Hala ere, Alemaniako Atzerri Gaietarako ministroak azpimarratu duenez, ez dituzte Greziaren zorraren baldintzak berriro negoziatuko, "hitzartutakoa bete behar duelako".

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guido Westerwelle Alemaniako Atzerri Gaietarako ministroak igande honetan esan duenez, baliteke hitzartutako helburuak betetzeko Greziari denbora gehiago ematea. Hala ere, Greziaren zorraren baldintzak berriro negoziatzea errefusatu du, "hitzartutakoa bete behar duelako".

Litekeena da Alemaniak eztabaida berri bat onartzea Grezian blokeo politiko bat eman dela ulertuta. Hala eta guztiz ere, Greziak "hitzartutakoa bete behar du, ezin du erreformetatik ihes egin". "Adostutakoa ez duela ezertarako balio Greziari esango bagenioke, erreformak ezarri dituzten gainontzeko herrialdeekin arazoak izango genituzke", azaldu du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea