Ekonomia -
Barne Produktu Gordina
Nafarroako BPG % 3,2 hazi da hirugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoan (% 4,5) eta Espainiako Estatuan (% 4,4) baino txikiagoa da hazkundea, baina EBn (% 2,5) baino handiagoa.
agentziak | eitb media
Barne Produktu Gordina % 3,2 hazi da urteko hirugarren hiruhilekoan Nafarroan, 2021eko hiruhileko berarekin alderatuz gero, baina bigarrenean baino % 1,3 gutxiago egin du gora.
Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak egindako aurrerapena baieztatzen du datuak. Espainian % 4,4koa izan da hazkundea epe berean, eta % 2,5ekoa Europar Batasunean.
Eraikuntza eta merkatu zerbitzuak izan dira gehien hazi diren sektoreak, % 3,9 eta % 6,5 hurrenez hurren.
Industria jardueraren gorakada moteldu egin da, eta % 2an geratu da, iazko datuaren aldean. Merkatutik kanpoko zerbitzuen kasuan, berriz, % 3,6ko beherakada izan da.
2022ko hirugarren hiruhilekoan % 2,4 hazi da enplegua. Merkatu zerbitzuetan % 4,3ko hazkundea izan da; eraikuntzan, % 1,4koa; industrian, % 1ekoa; eta lehen sektorean, % 0,7koa.