Ekonomia -
Industria
Nafarroako Volkswagen geldirik egongo da bihartik hasi eta urtarrilaren 11ra arte
Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta direla-eta, enpresak bi egunez luzatzea erabaki du Gabonetako oporretarako aurreikusitako geldialdia.
Agentziak | EITB Media
Nafarroako Volkswagenek urtarrilaren 9an (astelehena) eta 10ean (asteartea) etenda izango du ekoizpena, erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezarik ez dagoelako. Beraz, bihar hasiko den Gabonetako oporren geldialdiaren ostean, langileak ez dira lanera itzuliko urtarrilaren 11ra arte.
Enpresak langileei iragarki baten bidez jakinarazi dienez, "urtarrilaren 9an eta 10ean ez da produkziorik egongo", biak lanegun industrial izan arren; hala ere, "urtarrilaren 11ko, 12ko eta 13ko hiru txandetan aurreikusitakoaren arabera lan egingo dela" baieztatu du.
Landabengo lantegiak azaldu duenez, "erdieroaleen horniduraren ezegonkortasunak eragindako pieza faltak" eragin du itxiera.
Horrela, bihar hasi eta urtarrilaren 8ra arte aurreikusita zegoen Gabonetako oporretako geldialdia luzatu egingo da.