Ekonomia -

DSBE legea

DSBEaren erreformak dakartzan berritasun nagusiak

Eusko Legebiltzarrak onartu egin du Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzeko baldintzak aldatuko dituen legea. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk egin dute erreformaren alde. 

Ilara luzea Lanbideren bulego batean. Artxiboko argazkia: EFE
Ilara luzea Lanbideren bulego batean. Artxiboko argazkia: EFE
Ilara luzea Lanbideren bulego batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak onartu egin du Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzeko baldintzak aldatuko dituen legea. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk egin dute erreformaren alde. Hauek dira DSBEaren erreformak dakartzan berritasun nagusiak:

- Zenbatekoetan, gehieneko errenta ezingo da izan 803 eurotik beherakoa (orain arte, gehienez, 727 eurokoa zen). Familia ugarietan 1.086,15etik 1.680,27ra igaroko da.

- Pentsiodunentzako hobekuntzak eta zenbatekoa kalkulatzeko moduan, aldaketak: Zenbait kasutan % 27raino igoko da laguntza. Onuraduna pentsiodun bakarra denean, 1.013,5 euroraino iritsiko da DSBEa apirilean. Hiru pentsiodun dauden kasuetan, berriz, 1.126,7tik 1.440,23ra igoko da.

- 23 urtetik 18ra aldatuko da laguntza jasotzeko adina.

- Hiru urteko errolda beharrezkoa izango da aurrerantzean ere, nahiz eta baldintzak malguagoak izango diren kolektibo zaurgarrienentzat. Adingabeak direnen edo desgaitasunen bat zein mendekotasuna duten pertsonen kasuetan, nahikoa izango da urtebeteko errolda.

Indarkeria matxista, salerosketa eta sexu esplotazioa jasan duten biktimen artean, desagertu egingo da erroldaren antzinatasuna, baita errefuxiatuen kasuan ere. Terrorismoaren biktimekin eta atzerrian bizi diren euskal herritarrekin ere gauza bera gertatuko da.

- Laguntza mugagabea izango da, eta galdegin eta hilabetera jasoko du eskatzaileak. Hiru hilabetean behin berrikusiko dira kasuan kasuko laguntzak.

- Lanbidek lan eskaintza edo ikastaro bat eskaini beharko die gutxienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Eusko Legebiltzarra Gizarte zerbitzuak albisteak Lana berriak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta