Ekonomia -
Kanpaina Interneten
100.000 sinadura lau egunetan Bankia ikertzea eskatzeko
Interneteko kanpaina bat sinadurak biltzen ari da, Kongresuan ikerketa batzordea sortzea exijitzeko.
Erredakzioa
Bankia ikertzea eskatzen duen kanpaina batek 140.000 sinadura baino gehiago lortu ditu dagoeneko Interneten; horietako 100.000, lau egunetan.
Kanpaina Avaaz sare sozialean sina daiteke, eta Kongresuan "ikerketa batzordea sortzeko" eta "erantzukizunak zehazteko" eskatzen dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari.
Halaber, "Bankiaren porrota ekarri duten bankarien eta politikarien interesen gainetik, oinarri demokratikoak eta interes publikoa" defendatzeko dei egin dio.
Helburua 150.000 sinadura lortzea da. Albiste hau publikatzeko unean (ekainaren 12ko 12:20an) 141.451 zituzten.
Webgunean dagoen informazioaren arabera, kanpaina 40.000 aldiz partekatu dute Facebooken, 6.137 aldiz Twitterren eta 1.815 aldiz mezu elektronikoz.