Ekonomia -

Bankuen erreskatea

Erreskatearen negoziaketen sekretuak

Europako gobernuek asteazkenetik presionatu zuten Espainia erreskatea onar zezan, Rajoyren gobernuak etengabe ukatu arren.

Luis de Guindos eta Jean-Claude Juncker. Argazkia: EFE.
Luis de Guindos eta Jean-Claude Juncker. Argazkia: EFE.
Luis de Guindos eta Jean-Claude Juncker. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat arratsaldean, Eurotaldeko Ekonomia ministroek telefono bidez egindako bileraren ostean, Rajoyren gobernuak laguntzaren eskaera publiko egin zuen. Europako gobernuek segituan onartu zuten eskakizuna eta 100.000 milioi euro arteko mailegua erabilgarri jarri zuten. Baina negoziaketa ez zen larunbatean hasi.

Asteazken eta ostegunean gobernuen arteko kontaktuak etengabekoak izan ziren. Ostegunean bertan, telefono bidezko lehen konferentzia egin zen, baina ez zen argitara eman. Momentu horretan jarri zen martxan prozesua.

Oraindik akordioa lortzeko asko falta zen. Espainiako eta Europako gobernuen arteko negoziaketek ez zuten etenik izan. Espainiak ez zuen erreskatea Europaren presiopean onartu zela pentsatzea nahi, Rajoyren gobernuak “lehen hitza izan nahi zuen”, diplomazia iturrien arabera.

Europako gobernuek ez zuten gaiaren inguruan publikoki hitz egin, baina pribatuan Madrilen aurkako presioak ez zuten etenik.

Akordioaren baldintzak

Espainiak erreskatea behar zuen, baina ez zuen inposatutako austeritate programarik onartu nahi, Grezia, Irlanda eta Portugalekin gertatu zen moduan.

Berlinek baldintzak onartzeko presionatu zuen Madrileko gobernua. Frantziak finantza sektorera bideratutako neurriak soilik eskatzen zituen ordain gisa. Beste estatu batzuek, aldiz, ez zuten begi onez ikusten erdibideko erreskaterik.

Ostiralean, hedabideek larunbatean telefono bidez egingo zen bileraren berri eman zuten. Prentsaren arabera Eurotaldeko Ekonomia eta Finantza ministroen bileran Espainiak erreskatea eskatuko zuen. Hala ere, Rajoyk eskatuta, Europako gobernuek ez zuten ezer baieztatu.

Europak ez zuen arazorik ikusten laguntza ekonomikoa emateko, baina Espainian oraindik erreskatearen ideia ez zuten argi ikusten. Europak presionatzen jarraitzen zuen.

Nazioarteko Diru Funtsak negoziaketak bizkortu zituen

Ostiral gauean iragarri zen larunbateko ministroen bilera. Nazioarteko Diru Funtsak, aurreikusitakoa baino lehen, espainiar bankuen azterketaren datuen berri eman zuen.

Bileraren ostean, Espainiak laguntza eskatu eta Euroguneak baiezko erantzuna eman zuen. Washingtonen eta kalifikazio agentzien presioak erabakigarriak izan ziren.

Finlandiak Alemaniak

Planak “ez du erreskate baten antzik”, esan zuen Luis de Guindos ekonomia ministroak larunbat arratsaldean. Helsinkik airean utzi du bermeak eskatzeko aukera, eta Irlandak negoziatu egin nahi du berak lortu zuen zorra, baldintza txarragotan lortu baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea