Ekonomia -

Espainiako bankuen erreskat

Europako Batzordearentzat laguntza nahikoa da egoera okerrenerako ere

Bruselaren arabera, akordatutako irtenbidea eman zitekeen onena da, baina "Espainiako bankuen arazoa askoz lehenago hartu behar zen".

Olli Rehn Europako Batzordeko Gai Ekonomikoetarako komisarioa.
Olli Rehn Europako Batzordeko Gai Ekonomikoetarako komisarioa.
Olli Rehn Europako Batzordeko Gai Ekonomikoetarako komisarioa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiari emandako 100.000 milioi euroko laguntza "egoera okerrenerako ere" nahikoa dela esan du Europako Batzordeak eta "segurtasun tarte osagarria" eskaintzen duela gaineratu du.

"Euroguneak dena hartu nahi zuen, egoera okerrenak ere kontuan hartuta, eta finantza egonkortasunaren inguruko zalantza guztiak ezabatzeko segurtasun tarte osagarria ere izateko", adierazi du Amadeu Atlafaj Europako Batzordeko bozeramaile ekonomikoak.

Bruselaren ustez, akordatutako irtenbidea eman zitekeen onena da, baina "Espainiako bankuen arazoa askoz lehenago hartu behar zen".

Batzordeak ere sektorearen egoeraren inguruko analisi bat egingo du behin "Espainiak laguntzaren eskera formala" egiten duenean.

"Europako Banku Zentralarekin, Europako Banketxeen Agintaritzarekin eta Nazioarteko Diru Funtsarekin elkarlanean egingo dugu", azaldu du Altafajek.

Baldintza horiek,, euroaren bazkideek adostuko duten, eta ondoren, Espainiako Gobernuak sinatuko duen "Ulertze-memorandumean" ezarriko dira.

Europako Batzordearentzat emaitza "espainiarrentzat ona da, baita Europa osoarentzat ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea