Ekonomia -

Bankuen erreskatea

Horrela erantzun dio merkatuak erreskatearen iragarpenari

Arrisku saria 462 puntura jaitsi den arren, 520ra iritsi da saioa amaitzean. Kontsultatu burtsa.

Burtsek oniritzia eman diote erreskateari. EFE
Burtsek oniritzia eman diote erreskateari. EFE
Troikak kontrolatuko du Espainiaren erreskatea

01:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17:27. Santander eta BBVAren kaudimena bi maila jaitsi du Fitch agentziak, BBB+era arte.

17:26. Espainiako arrisku sariak 520 puntuak gainditu ditu.

17:22. Erreskatea nola gauzatuko den ez azaltzeak arrisku sariaren igoera izugarria ekarri du, zenbait adituren arabera.

17:18. EBk Espainiako bankuei emandako laguntza kontsumitzaileei egindako "iruzur berri bat" dela uste du Adicaek, Banketxe, Kutxa eta Aseguru-etxeetako berezoren Elkarteak.

17:06. Espainiari "abantailak" ematen badizkiote, erreskatea behar izan duten gainerako herrialde guztiei baldintza berdinak aplikatzea espero du Portugalek.

17:04. Erreskatea laster eska dezakeela onartu du Txiprek.

17:02. Espainiako kontsumitzaileek erreskatea "oso garesti" ordainduko dutela esan du FACUAk.

16:07. Espainiari emango zaion diru-laguntza agertoki okerreneri aurre egiteko nahikoa da, Europako Batzordearen esanetan.

16:01. Erreskatearen ostean Europak diru-laguntza gainbegiratzea logikoa dela uste du PPk.

15:59. Arrisku sariak berriro 510 puntuak gainditu ditu.

15:25 Espainiari emandako diru-laguntza bertan behera utzi dezake eurotaldeak, Espainiak baldintzak betetzen ez baditu.

14:17. Murrizketa gehiago izango direla dioten "zurrumurru kezkagarriak" daude, Rubalcabaren hitzetan.

14:15. Erreskateak eragin positiboa izango duenik zalantza jarri dute UGT eta CCOO sindikatuek.

13:50. Ibex indizea % 0,96 bakarrik gora egiten ari da eta arrisku saria 508 puntutan kokatu da.

12:20. Arrisku saria 500 puntutan dago berriz. Azken orduetan 40 puntu hazi da. Harrigarria, goizeko lehen orduan 467ra jaitsi zen.

12:57. Europako Batzordeak esan du 100.000 milioi euro arteko erreskatea nahikoa izango dela "egoera txarrenei ere aurre egiteko". Gainera, "segurtasun tartea" ere uzten duela azaldu du.

12:40. Patxi Lopez lehendakariak adierazi du erreskatea ez dela "albiste ona", eta Jaurlaritza "egoera zail honetan laguntzeko" prest dagoela erantsi du.

12:27. Juan Carlos I.a Espainiako erregeak Mariano Rajoy gobernuburua eta Luis de Guindos Ekonomia ministroa zoriondu ditu, erreskatea lortzeagatik.

12:10. Ibex 35ek moteldu egin du hazkundea saio erdian: % 2,88. Arrisku saria, 483 puntutan.

12:09. Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak erreskatearen baldintzak zehazteko eta, Islandian egin bezala, bankariak "ikertzeko, auzipetzeko eta epaitzeko" eskatu dio Gobernuari.

11:58. Popular bankuak ez du joko erreskatearen funtsetara.

11:35. OCDEk erretiro adina 67 urtetik gora atzeratzea proposatu du.

11:30. Ibex 35 % 3,87 igotzen ari da. Arrisku saria 473 puntutan dago.

11:15. Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Gai Ekonomikoetako bozeramaileak azaldu du Espainiako bankuek jasoko duten erreskatearen interesa "% 3-4 artekoa" izango dela. Zenbakiak "zentzuzkoak" direla iritzi dio, baina baldintzak sektorea aztertu eta gero zehaztuko dituztela gaineratu du.

10:50. Cayo Lara Izquierda Unidako koordinatzaile orokorrak salatu du bankuen zorra "herritarrei" pasatu dietela.

10:30. Altxor Publikoak iragarri du eutsi egingo diola finantziazio programari, hau da, zor jaulkipenen egutegiarekin jarraituko duela.

10:08. Iñigo Urkullu EAJko presidenteak ez du begi onez ikusten erreskatea, eta "haserre" agertu da, Espainiako Gobernua ez baita "gardena" izan.

10:05. Tokioko burtsak % 1,96ko mozkinak izan ditu saio amaieran.

10:02. Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeak ohartarazi du erreskateak hainbat baldintza ezarri dituela, eta Espainiak bete egin beharko dituela: "Dirua ez da inoiz doan ematen".

09:55. Erresuma Batuko egunkariek esan dute Rajoyk "garaipena" bailitzan aurkeztu duela erreskatea.

09:34. Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak uste du "albiste ona" dela Espainiako bankuek "kreditua" lortu izana.

09:25. Juan Rosell CEOE patronaleko presidenteak esan du Espainia "ostiralean baino hobeto" dagoela gaur.

09:20. Ibex 35ek % 4,58 egin du gora.

09:02. Saioa hasi bezain pronto, Ibex 35ek % 6ko hazkundea izan du.

08:46. Ekonomia Ministerioak ohar bat publikatu du. Horretan, Espainiaren bideragarritasuna "indartu" egin dela adireazi du.

08:43. Arrisku saria 467 puntutara jaitsi da.

08:36. Wolfgang Schauble Alemaniako Finantza ministroak ohartarazi du troikak (Europako Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) kontrolatu egingo duela Espainiaren erreskatea.

08:21. Espainiako arrisku saria 470 puntutik behera dago.

04:17. Asiako burtsek zenbaki berdetan hasi dute saioa. Tokiok % 2ko mozkinak ditu.

00:02. Ehunka pertsonak protesta egin dute Madrilen, Bartzelonan, Santanderren eta beste hainbat hiritan, lapikoekin zarata eginez, erreskatearen aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea