Ekonomia -

Finantza-erreskatea

Rehn: 'Erreskateak lasaitasun seinalea bidaliko du merkatuetara'

Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioak esan duenez, Espainiako bankuen erreskatea "Europako finantza-egonkortasuna bermatzeko funtsezko ekintza da".

Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioa. Argazkia: EFE
Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioa. Argazkia: EFE
Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olli Rehn Gai Ekonomikoetarako Europako komisarioak igande honetan adierazi duenez, Espainiako bankuak saneatzeko Europatik jasoko duen 100.000 milioi euroko maileguak "seinale argi bat bidaliko du merkatuetara, lasaitasun seinalea, alegia".

"Merkatuetako gorabeherak baretzeko eta kutsadura eteteko eurogunea gai den erakutsiko du", esan du komisarioak, Ebs Europako telebista kateak zabaldu duenez.

Rehnek azpimarratu duenez, garrantzitsua da diru-laguntza honek Espainiarako alor fiskalean balditza berriak ez suposatzea. Hala ere, baldintzak finantza-alorrean bai ezarriko direla iragarri du. "Espainiarekin hurbiletik lan egingo dugu; erronka zail hauetan Espainia lagundu nahi dugu", azaldu du.

Europako Ekonomia arduradun honek esan duenez, Espainiako bankuen erreskatea "Europako finantza-egonkortasuna bermatzeko funtsezko ekintza da, hazkunde ekonomikorako eta enpleguaren sorkuntzarako aurrerapauso jasangarriak egiten lagunduko gaituelako".

"Espainiako bankuen birkapitalizazioa Europako finantza-egonkortasuna bermatzeko oso garrantzitsua da, eurogunearen gainean eragina izan duten merkatuetako gorabeheren erdigunea Espainia izan delako", gaineratu du Rehnek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea