Ekonomia -
Espainiako bankuen erreskatea
PSOEk Rajoyren agerraldia eskatuko du Parlamentuan
PSOEko Batzorde Federalaren esanetan, Espainiako bankuei Europak eskainitako mailegua "oso berri txarra da".
Erredakzioa
PSOEko Batzorde Federalaren ustez, eurotaldeak Espainiako bankuei eskainitako mailegua "oso berri txarra da". Gainera, Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen agerraldia eskatuko duela Parlamentuan iragarri du.
Ohar baten bidez alderdi sozialistak gogoratu duenez, PSOEk erreskatea saihesteko lan egin zuen, Gobernuan zegoen bitartean eta baita oposizioan zegoenean ere.
Halaber, Alfredo Perez Rubalcaba idazkari nagusiaren hitzak azpimarratu ditu. "Bankuen erreskate honen prezioa ez dute herritarrek ordaindu behar", nabarmendu du alderdi honek, "eta bankuei zuzendutako diru publiko guztia itzuli behar dute".
"Une zail hauetan espainiarrek Europaren eta munduko osoaren aurrean defendatu behar dute Espainia", esan du iturri berdinak, "Espainia konfiantzazko herrialdea da, kaudimen osokoa eta aurrera egingo du".
IUk Rajoyren agerraldia ere eskatuko du
Bestalde, IUk Rajoyren agerraldia ere eskatuko du, "auzi hau oso garrantzitsua delako eta ezin delako Ekonomia ministroak eskainitako prentsaurreko batean bakarrik azaldu". "Parlamentuan eztabaidatu behar da, legezko betebeharra suposatzen duelako", adierazi du alderdi honek.