Ekonomia -
Dokumentazioa
Zenbat diru eman zieten Greziari, Irlandari eta Portugali?
Krisi ekonomikoa hasi zenetik, Europar Batasunak erreskatatutako lehen hiru herrialdeak dira. Zenbat diru jaso zuten Greziak, Irlandak eta Portugalek?
Erredakzioa
Europar Batasunak hiru herrialde erreskatatu ditu dagoeneko: Grezia, Irlanda eta Portugal. Kasu hauetan, erreskatea ekonomia osoaren gainean izan zen; Espainiaren kasuan, berriz, egotekotan, finantza-alorraren gainean bakarrik izango litzateke. Zenbat diru eman zieten Greziari, Irlandari eta Portugali? Grezia
2010eko apirilean euroguneak 30.000 milioi euro eman zizkion Greziari, merkatuko interes txikiago batean (% 5). Handik hilabetera, 2011-2012 artean 110.000 milioi euroko erreskatea eman zion. Horietatik, Nazioarteko Diru Funtsak 30.000 milioi eskaini zituen, eta Espainiak beste 9.792 milioi euro.
Kudeaketa publiko zalantzagarri batek Greziaren zorra makilatu zuen eta urteak horrela eman ostean, azkenean Gobernuak ordainketak eten behar izan zituen.
2011ko uztailaren 21ean, euroguneak 109.000 milioi euroko erreskate berri bat eman zion Greziari.
Irlanda
Irlandak 2010ko abenduan jasotako erreskateak 85.000 milioi euroko kostua izan zuen, horietatik 22.500 milioi Nazioarteko Diru Funtsak emandakoak. Irlandako Gobernuak banku nagusien diru-funtsak bermatu zituen eta hainbat banku birkapitalizatu zituen.
Portugal
2011ko maiatzaren 16an Portugalerako 78.000 milioi euroko erreskatea adostu zuen. Gainera, bankuak birkapitalizatzeko balizko beharrei aurre egiteko beste 12.000 milioi euro ere eman zizkioten.