Ekonomia -

Diputatuen Kongresua

Fernandez Ordoñezek eta Ratok Bankiaz hitz egitea baztertu du PPk

Bankuak berregituratzea aztertzen ari den azpibatzordean parte hartzen duten oposizioko alderdien bozeramaileek salatu egin dute popularren jarrera "oztopatzailea".

Fernandez Ordoñez, Espainiako Bankuko gobernadorea. EFE
Fernandez Ordoñez, Espainiako Bankuko gobernadorea. EFE
Fernandez Ordoñez, Espainiako Bankuko gobernadorea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuan bankuak berregituratzea aztertzen ari den azpibatzordean, finantza erakundeen patronaleko buruen eta Estatuko Ekonomia idazkarien agerraldia onartu du PPk (ekainean eta uztailean emango dituzte azalpenak) baina popularrek baztertu egin dute Miguel Angel Fernandez eta Rodrigo Rato deitzea

Oposizioko kide guztiek eskatu dute Espainiako Bankuko gobernadorearen eta Bankiako presidente ohiaren agerraldia, baita Bankiaren krisian protagonista diren gainerako kideena ere, baina irailera arte azpibatzorde horretan agerraldi gehiago ez egitea erabaki du PPk.

Bankuak berregituratzea aztertzen ari den azpibatzordearen bileran parte hartzen duten oposizioko alderdien bozeramaile guztiek popularren jarrera "oztopatzailea" salatu dute, eta adostutako agerraldietan ez dutela parte hartuko ere adierazi dute PSOEk, UPyDk eta EAJk.

Fernando Lopez Amor (PP) azpibatzorde horretako koordinatzailearen esanetan, berriz, bere alderdiak ez dio uko egingo inongo agerraldiri, baina hau ez dela oposizioak eskatzen dituen agerraldietarako "une egokia" esan du, eta finantza-sistema onbideratzeko prozesua oztopatu ez dezaten, horrekin bat etorri behar dutela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea