Ekonomia -

Krisia eurogunean

Bankuen erreskateak bankuek eurek ordaintzea nahi du Bruselak

Europako Batzordeak bankuen krisiak kudeatzeko 'plan izarra' aurkeztuko du gaur, banku batasunerako lehen urrats gisa.

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. EFE
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. EFE
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak bankuen krisiak kudeatzeko proposamen izarra aurkeztuko du gaur, Europar Batasuneko (EB) banku batasunerako lehen urrats gisa. Plan horrekin, bankuek eurek erreskatutatuko dituzte bankuak.

Hain zuzen ere, bankuek euren baliabideak partekatuko dituzte, arazo larriak dituzten erakundeak berregituratu edo likidatzeko.

Agintariek funts europar bat sortzea nahi dute, gordailuak bermatzeko sistema bat eta banku ikuskaritza bateratua sortzeko, eta Batzordearen plana asmo horren "hastapena" izango da.

Hemendik aurrera, bankuek eta inbertsio erakundeek finantzatuko dituzte arazotan dauden erakundeak, erreskatatu beharrik gabe, eta lehiakortasunaren aldetik onurak eman gabe, Batzordetik azaldu dutenez.

Beste berrikuntza bat "bal-in" delakoa da, hau da, erreskatea akziodunek eta hartzekodunek egingo dutela, eta ez herritarrek Estatuak emandako diru-laguntzen bitartez.

Banku guztiek pasiboen portzentaje bat bideratu beharko dute 'bal-in' horietara. Europako Batzordearen ustez, % 10 izango litzateke egokiena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea