Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Saenz de Santamaria: 'Mundua Espainiarekin fidatzen hasi da'

Saenz de Santamariaren iritziz, Espainiak "bere erantzukizunari aurre egin dio" eta krisiaren aurrean "ez da kikilduko".

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea. Argazkia: EFE.
Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak esan du, Espainiak erreformak bultzatzeko esfortzu handiak egin dituela eta, horren ondorioz, "mundua Espainiarekin fidatzen" hasi dela.

Saenz de Santamariaren iritziz, Espainiak "bere erantzukizunari aurre egin dio" eta krisiaren aurrean "ez da kikilduko".

Alfonso Alonso Espainako Kongresuko PPko bozeramailearen hitzaldi bat aurkeztu du gaur goizean Saenz de Santamariak, Madrilen.

Demokrazia indarrean sartu zenetik bultzatutako erreformarik garrantzitsuena martxan jarri dutela goraipatu du Gobernuko presidenteordeak.

Defizit muga bete ahal izateko gastu publikoa murriztea eta ekonomiak "behar zituen" erreforma sakonak adostea izan dira egitasmo horren "ildo nagusiak". "Zerbait argi geratu baldin bada, erronkei aurre egiteko Gobernu eta herri honek jarritako gogoak eta indarrak izan dira", esan du. "Herri hau ez da kikilduko, iraganean argi eta garbi erakutsi genuen, eta berriro ere erakutsiko dugu orain", gaineratu du. Soraya Saenz de Santamariaren aburuz, dagoeneko "aldaketak" somatu egiten dira. Horren ustez, krisi ekonomikoak bi "arerio" ditu Espainian: "Herri baten borondatea eta Gobernuaren irmotasuna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea