Ekonomia -

Apurka-apurka beherantza

Arrisku saria 536 puntura jaitsi da saioa amaitzean

Espainiako burtsak % 0,1 egin du behera eta urteko beste gutxieneko bat izan du, laugarrena jarraian, 6.089raino iritsi da.

Arrisku saria, gainez gain. EFE
Arrisku saria, gainez gain. EFE
Arrisku saria, gainez gain. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako arrisku saria baretzen hasi da ostegun honetako saioan eta 536 puntuko mailan amaitu du eguna.

Arrisku-sariak, inbertitzaileek herrialde baten zorra ordaintzeko exijitzen duten gainprezioak, 20 puntu egin ditu atzera ostegun honetako saioan eta 520 puntuko mailara arte jaitsi da.

13:30ean, Espainiako 10 urterako bonuen etekinak % 6,67tik % 6,48ra egin du behera. Alemaniako bonuek, berriz, ez dute aldaketarik izan; % 1,27ko etekinarekin mantentzen dira.

Bankiaren nazionalizazioaren eta Greziaren etorkizunaren inguruko zalantzek berebiziko astindua eman zioten asteazkenean Espainiako arrisku sariari, 30 puntu egin zituen gora, 539 puntuak gainditzeraino, euroaren sorreraz geroztik hartu duen mailarik altuena da hori, alegia.

Bruselak Espainiari igorritako mezuak ere ez zuen arrisku sariak behera egitea lortu. Hau da, Europak defizita murrizteko beste urtebete eman dio Espainiari, BEZa igotzea eta erretiro adina atzeratzea eskatu zizkion, besteak beste, trukean, baina arrisku sariak gainez gain jarraitu zuen.

Saioa amaitzean, Espainiako burtsak % 0,1 egin du behera eta urteko beste gutxieneko bat izan du, laugarrena jarraian, 6.089raino iritsi da. Nazioarteko merkatuen beherakadak eta AEBetako jardueraren datu txarrek eragina izan dute.

Aurtengo galerak % 28, 91ra heldu dira, eta maitza 2010eko azarotik izan den hilabeterik zailena izan da, galerak % 13,14 izatera iritsi baitira.

Repsol % 94a jaitsi da, baina, aldiz, Banco Santander % 1,06 igo da, Telefonica % 1,02, BBVA & 0,66 eta Iberdrola % 0,62.

Errebotea burtsetan

Europako Banku Zentraleko presidentearen hitzei

12:00etan selektiboa 6.149ko mailan kokatu da, gainerako indizeen joerari jarraituz. Frankfurtek % 0,53 egin du gora, Parisek % 0,77, Londresek % 0,82 eta Milanek % 1,23.

Dibisen merkatura ere iritsi da lasaitasuna, euroa 1,24 dolarrean aldatu da eguerdian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea