Ekonomia -

Bankiaren erreskatea

De Guindosek ukatu egin du EBZk Bankiaren planari ezezkoa eman izana

Ekonomia ministroak nabarmendu du Estatuak bankuan inbertitutako "guztia" berreskuratuko duela.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Ekonomia ministroak ohartarazi du arrisku sariaren maila ez dela "jasangarria"

01:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Ekonomia ministroak ukatu egin du Europako Banku Zentralak (EBZ) Bankia erreskatatzeko plana errefusatu izana. Izan ere, Gobernuak ez diola EBZri planik aurkeztu azaldu du.

Financial Times egunkariaren arabera, EBZk Bankiaren erreskatea zor publikoarekin ordaintzea debekatu dio Espainiari.

Hori horrela, Diputatuen Kongresuan, Gobernuaren kontrolerako saioan, Inmaculada Rodriguez Piñero PSOEko Ekonomia idazkariak EBZren ustezko arbuioari buruz galdetu dio De Guindosi.

De Guindosek argi utzi nahi izan du Gobernuak ez diola baimenik eskatu EBZri, eta Estatuak "inbertitutako guztia" berreskuratuko duela.

EBZk dio ez diotela ezer kontsultatu

Bestalde, EBZk esan du Gobernuak ez diola ezer kontsultatu Bankiaren erreskatearen inguruan.

"EBZri ez diote kontsultatu eta, beraz, ez du bere jarrera zehaztu", gaineratu du erakundeak, gaur publikatutako agiri batean.

Dena dela, aipatu planen inguruan "aholkatzeko prest" dagoela nabarmendu du.

Estatuak esku-dirutan ordainduko du erreskatea

Gobernuaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez, Bankiaren erreskatea Altxorraren jaulkipenetan lortutako diruarekin ordainduko dute.

Horrenbestez, Exekutiboak baztertu egin du zor tituluekin ordaintzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea