Ekonomia -
Murrizketen aurkako martxa
Hitzarmen kolektiboak desagertzearen arriskuaz ohartarazi du CCOOk
Egoera ekonomikoa "zaila" dela onartu du Unai Sordok, baina beste lan politika batzuk posibleak direla azpimarratu du.
Erredakzioa
Unai Sordo Euskadiko CCOO sindikatuko idazkari orokorrak altxatzeko deia egin dio gizarteari murrizketak salatzeko, urtebetean, "hitzarmen kolektiborik gabe egoteko arriskua dugulako".
Gasteizko kaleetan zehar egin duten bizikleta martxa batean parte hartu du Sordok, EAEko hiru lurraldeetan CCOO sindikatuak antolatu dituen ekitaldietako batean, izan ere Osasunean eta Hezkuntzan egindako murrizketen aurka hainbat mobilizazio deitu dituzte eta Gernikan amaituko dira datorren larunbatean.
Egoera ekonomikoa "zaila" dela onartu du, baina beste zerga eta lan politika batzuk posibleak direla nabarmendu du.