Ekonomia -

Gatazka

Makina erremintaren Biurtekoan BECen greba egitea debekatu dute

Epaileak BECen eskaera aintzat hartu du, eta, hortaz, ondorengo egun hauetan ez da grebarik egingo: maiatzaren 28an, 29an, 30ean eta 31n, eta ekainaren 1ean eta 4an.

Makina herremintaren Biurtekoa. Argazkia: EFE
Makina herremintaren Biurtekoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbaoko Gizarte Arloko lehen zenbakiko epaitegiak Bilbao Exhibition Centreko (BEC) enpresa batzordeari greba egitea debekatu dio Makina erremintaren Biurtekoak irauten duen bitartean.

Gaurko auto batean, Oscar Martinez epaileak BECen eskaera aintzat hartu du, eta, hortaz, ondorengo egun hauetan ez da grebarik egingo: maiatzaren 28an, 29an, 30ean eta 31n, eta ekainaren 1ean eta 4an.

Magistratuak kautelazko neurri hau onartu du, baina BECi 200.000 euroko kauzioa jarri dio greba egiteko eskubideak "oinarrizko izaera" duelako.

Autoari ezin zaio helegiterik jarri, eta, bertan, Makina erremintaren Biurtekoa "Europako azokarik garrantzitsuena" dela, "eragin ekonomiko handia" duela eta "lurraldearentzat oparoa" dela adierazi du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea