Ekonomia -

Aisialdirako gune erraldoia

'Eurovegas' proiektua 'putetxetzat' jo du Mario Fernandezek

"Madrilen 'putetxe antzeko bat' egin nahi duen estatubatuarrak izan ezik, inork ez ditu egun bakarrean 2.500 lanpostu sortuko", adierazi du Kutxabankeko presidenteak.

Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea.
Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea
Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hazkunde ekonomikoa sustatzeko, enpresa txikien inbertsioa bultzatzea eskatu dio asteazken honetan Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak Gobernuari.

"Madrilen 'putetxe antzeko bat' ('Eurovegas' proiektua) egin nahi duen estatubatuarrak izan ezik, inork ez ditu egun bakarrean 2.500 lanpostu sortuko", adierazi du Kutxabankeko presidenteak.

''Lanpostuak autonomoek eta enpresari txikiek sortuko dituzte, eta horiei eman behar diegu nolabaiteko lasaitasuna inbertsioa sustatu ahal izateko'', esan du enpresariekin egin duen jardunaldi batean.

Sheldon Adelson AEBetako magnateak sortu nahi du Estatuan Eurovegas izeneko aisialdi gune erraldoia. Madrilen edo Bartzelonan eraikitzeko asmoa du, eta datozen egunotan iragarriko omen dute gunaren behin betiko kokapena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea