Ekonomia -

Burtsa

Bankiako akzioak izugarri igo dira osteguneko zigorraren ondoren

Bankiako akzioak %27,43 igo eta 1,812 eurotan trukatzera heldu dira ostegunean pairatu zuen zigor latzaren ondoren.

Madrileko burtsa. Argazkia: EFE.
Madrileko burtsa. Argazkia: EFE.
Madrileko burtsa. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankia burtsako protagonista bilakatu da, balioa %31an handitu eta indizeko igoerarik handi bihurtuz.

Jose Ignacio Goirigolzarrik zuzendutako entitateak %1eko jaitsierarekin hasi du eguna, baina minutu batzuk beranduago buelta eman eta goranzko bidea hartu du.

Atzoko eguna beltza izan zen Burtsarentzat eta baita Bankiarentzat, bankuak %14 jaitsiera pairatu zuelarik. Horregatik Gobernuko eta Bankiako presidenteak aurreztaileak lasaitzen saiatu ziren gordailuen ihesaldirik ez emateko.

Bankiako tituluak %29 baxatzera heldu ziren, baina azkenean inbertitzaileek zigorra erdira txikitu eta eguna 1,422 eurotan bukatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea