Ekonomia -
YPFren desjabetzea
Argentina auzitegira eramatea erabaki du Repsolek
YPF eskuratzeko, Argentinak Erosteko Eskaintza Publikoa egin beharko lukeela defendatuko dute Repsolen abokatuek epaiketan.
Erredakzioa
Argentinako Gobernua auzitegira eramatea erabaki du Repsolek YPFren desjabetzearen ondorioz kalte-ordainketa jasotzeko asmoz, gaur New Yorkeko Epaitegi federal batean salaketa zibila aurkeztu ondoren.
Salaketa AEBetako Justizia sistemako errolda elektrikoan argitaratu dute. Repsolek eta Texas Yale Capital Corporationek elkarrekin aurkeztu dute. Thomas Griesa epaileak hartuko du Repsolen aurkako auzia.
YPF eskuratzeko, Argentinak Erosteko Eskaintza Publikoa egin beharko lukeela defendatuko dute Repsolen abokatuek epaiketan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea