Ekonomia -

Bilera asteazken honetan

Goirigolzarrik Bankiaren lehen kontseilu-bilera deitu du

Baliteke Bankiako presidente berriak bere taldeko kide batzuen izenak iragartzea administrazio-kontseiluan.

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berria. Argazkia: EITB
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berria. Argazkia: EITB
Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidente berriak lehen kontseilu-bilera deitu du asteazken honetarako, banketxearen bideragarritasun planaren oinarriak zehazten hasteko asmoz. Batzarraren gai-ordenean ez dago aldaketa handirik, baina ez dago baztertuta Goirigolzarrik bere talde berrian izango dituen zenbait kideren izenak iragartzea.

Horietako bat Jose Sevilla izan daiteke. BBVAn Goirigolzarriren taldean egon zen, Arriskuen zuzendari nagusi moduan.

Rodrigo Ratok presidente kargu utzi zuenetik Bankiak egingo duen lehen kontseilu-bilera izango da biharkoa. Bankiaren presidentzia hartu zuen lehen egunetik lanean ari da Goirigolzarri, antolakuntza erabakitzeko, finantza-egoera aztertzeko eta ekaina bukaeran egingo duten akziodunen batzar nagusian aurkeztuko duen plan estrategikoa prestatzeko.

Gutuna langileei

Bestalde, Goirigolzarrik gutuna igorri die Bankiako langileei, eskuartean duten proiektua aurrera ateratzeko animatuz eta haien "profesionaltasuna" nabarmenduz.

"Gizarteak Bankia indartsua, errentagarria eta eraginkorra behar du, gure herrialdearen garapen ekonomikoa bultzatzeko", dio gutunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea