Ekonomia -

Taldea 'garbitzeko'

Estatuak Bankiaren % 45 hartuko du

BFA nazionalizatuko dute eta aurrerantzean Estatuak izango du Bankian akzio gehien. Taldea 'garbitzeko' beharrezkoa den kapitala bakarrik jarriko dutela esan du Ekonomia Ministerioak.

Mariano Rajoy. Efe.
Mariano Rajoy. Efe.
Goirigolzarri Bankiako presidenteak entitatearen nazionalizazioa hasi du

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BFAren % 100a nazionalizatuko duela iragarri du Ekonomia Ministerioak asteazken honetan; aurrerantzean, beraz, Estatuak Bankiaren % 45 izango du bere esku. Halaber, taldea ''garbitzeko'' beharrezkoa den kapitala bakarrik jarriko dutela esan du Ministerioak ohar batean.

2008 bukaeran Estatuak Bankiari eskainitako 4.465 milioiko mailegua akzio bihurtzeko asmoa dutela azaldu du Luis de Guindos buru duen ministerioak.

Goirigolzarriren proposamena

Jose Ignacio Goirigolzarrik hartu du Bankiako agintea asteazken honetan, entitatea "indartsuago, errentagarriagoa eta aberatsagoa" bihurtzeko. Heldu eta berehala, Bankiaren zati bat nazionalizatzea proposatu dio Estatuari (Estatua Bankiako akziodun nagusi izatea). Goirigolzarri presidente berria administrazio kontseiluarekin bildu da, eta bertan aurkeztu du bere plana.

Rajoyren lasaitasun mezua

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak lasaitasun mezu bat bidali du, Bankiaren egoeraren harira, eta finantza sistemaren egonkortasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartuko dituztela esan du. Hala ere, Rajoyk aurreratu duenez, Espainiako Gobernuak bankuen egoeran eragina izango duten neurriak hartuko ditu "ostiral honetan eta lehenago", eta Espainiako arazo ekonomikoen "zati handi bat" konponduko dela gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea