Ekonomia -

Erakundeen zorra

16,3 milioi euro Kutxabanki, Epsilonen mailegua kitatzeko

Erakundeek akordio bat lortu dute Kutxabakekin, eta, azkenean, 6 milioi euro gutxiago ordainduko dituzte.

Epsilon proiektua. Argazkia: EITB
Epsilon enpresaren kitapenak 16 eta 24 milioi arteko zorra utziko du
Epsilon proiektua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Epsilon enpresaren kitapenak utziko duen zorrari aurre egin beharko diote, eta, azkenean, espero baino 6 milioi euro gutxiago ordainduko dituzte, Kutxabankekin akordioa lortu ondoren.

Automozio enpresaren kitapenak 22,5 milioiko zorra utziko zuela uste bazuten ere, 16,3 milioi euro ordaindu beharko dizkiote Kutxabanki azkenean.

Txapelketekin lotutako automobilismoa bultzatzea helburu zuen proiektuak 50 milioi euroko diru-laguntza eskuratu zuen joan den legegintzaldian. Halaber, eraikina erosi ahal izateko maileguaren bermea jartzeko konpromisoa bere gain hartu zuen Arabako Teknologia Parkeak. Baina, krisi ekonomikoagatik eta formularen zirkuituan sartzeko zein inbetsoreak aurkitzeko ezintasunengatik enpresak ezin izan zien maileguei aurre egin.

Joan den urtean ordainketak eten eta enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu zuen enpresak, eta, orain, kitapena abiatzeko faseari ekin diote.

Hori dela-eta, Arabako Teknologia Parkeko hiru bazkideek egin beharko diote aurre zorrari: Eusko Jaurlaritzak (SPRIren bitartez) zorraren % 64 hartuko du bere gain; Arabako Foru Aldundiak % 20, eta Gasteizko Udalak % 10.

Kutxekin zorra negoziatzea eta ''diru-kutxa publikoetan eragingo duen kaltea ahalik eta txikiena izatea'' espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea