Ekonomia -

Finantza Sistemaren erreforma

Rajoyk ez du baztertu bankuei laguntzeko diru publikoa erabiltzea

Halaber 2013an ez duela BEZa igo nahi adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak, baina, krisiari aurre egiteko beharrezkoa bada neurri hori hartuko duela argi utzi du.

Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Rajoy, bankuei diru publikoarekin laguntzeko prest

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, ostiralean finantza sistema saneatzeko balioko duen bigarren dekretu bat onartuko dute eta erakundeak "epe laburrean" kapitalizatuta geratzeko balioko du, baina "diru publikoa muturreko egoera batean bakarrik" sartuko dela argitu du.

Rajoyk Onda Ceron egindako elkarrizketan esan duenez, "operazio horretan diru publikoa erabiliko dutenik ez dago erabakita", baina "finantza sistemari aurrera egiten laguntzeko beharrezkoa bada" aukera horri ez diola uko egingo azpimarratu du, Europako beste herrialde batzuek egin duten bezala, edota iraganean Espainiak Banku Berregituraketa Ordenaturako Funtsaren bitartez egin bezala.

Espainiako Gobernuko presidenteak finantza erreformaren helburu nagusietako bat bankuen balantzeetan etxebizitzen "prezio erreala" ezartzea izango dela adierazi du, eta higiezinen aktiboak salmentan jarriko direla esan du, "guztiek, bankuek eta sustatzaileek, dirua galdu arren". 

Gobernuak Bankiak aurrera egin dezan diru publikoa erabiliko lukeen ala ez galdetuta, Rajoyk bere "azken asmoa" pauso hori ematea litzatekeela esan du, baina Ministroen Kontseiluak zehaztu ez dituen "neurri garrantzitsuak" hartuko dituela adierazi du, erakundeen kaudimenaren inguruan "inolako zalantzarik" egon ez dadin.

Rajoyk adierazi duenez, adostuko diren neurriek ez dute defizitaren helburuan eraginik izango, aurten BPGren % 5,3an kokatu da, eta ziurtatu duenez, "bideratuta" dago.

BEZa igoko du, beharrezkoa bada

Mariano Rajoyk esan duenez, 2013an BEZa ez igo behar izatea espero du, baina argi utzi du, Espainia krisitik ateratzeko egin behar bada igoko duela, nahiz eta gustatzen ez zaion neurria izan eta ez zuela igoko esan arren.

Horrez gain, zergak presidente hautatu baino lehen zeuden bezala, edota ahal izanez gero baxuago uzteko konpromisoa hartu du.

Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, krisi ekonomikoa dela eta, zerga batzuk igo behar izan dituen arren, tartean pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, bere "planteamendu politikoa eta pentsatzeko era" zergak jaistea dela. "Nik zergak jaitsi nahi ditut, baina horrelako egoera batean ezin dut gustatuko litzaidakeena egin", onartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea