Ekonomia -

Diputatuen babes osoa

Argentinako Parlamentuak YPFren desjabetzea babestu du

Aldeko 207 boto, kontrako 36 eta bi abstentzio jaso ditu Repsoli YPFren % 51 desjabetzea jasotzen duen legeak Diputatuen Ganberan.

Argentinako hainbat diputatu legeak jasotako babesa ospatzen. EFE
Argentinako hainbat diputatu legeak jasotako babesa ospatzen. EFE
YPFren desjabetzea babestu du Argentinako Parlamentuak

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako Diputatuen Ganberak YPFren % 51 Repsoli desjabetzeko lege proiektua onartu du aldeko 207 botorekin (gehiengo historikoa), kontrako 36rekin eta bi abstentziorekin.

Gobernu ekimenak jasotako babesaren ostean festa giroa nagusitu da Kongresuan. Desjabetzearen aldeko hainbat erakundetako ordezkariak saian izan dira, Kongresuaren atarian, berriz, ehunka jarraitzailek lelo peronistekin eta su artifizialekin ospatu dute erabakia.

Legeak Repsoli YPFren % 51 desjabetzea jasotzen du, baita espainiako taldeak YPF Gasen dituen akzioak ere. Halaber, interes publiko deklaratzen du eta hidrokarburoen autohornikuntzaren lorpena "helburu nagusi" gisa ezartzen du.

Parlamentuaren babesarekin apirilaren 16ean hasitako prozesua amaitu da hala. Egun hartan  YPFren desjabetzea agindu zuen Cristina Fernandezek eta lege proiektu hori lege bihurtzeko helburuarekin Kongresura igorriko zuela iragarri zuen.

Esku hartzearen unean, petrolio konpainiaren % 57, 43 Repsolen esku zegoen, Petersen konpainiak zuen % 25,46en jabetza, Estatu argentinarrak akzioen % 0,02 zuen eta gainerako akzioak, % 17,9, Buenos Airesko eta New Yorkeko burtsetan kotizatzen ziren.

Orain Repsoli desjabetutako akzioen % 51 Estatuaren eta petrolio eskualdeen artean banatuko dituzte. Estatuak, hain zuzen, akzio horien % 51 hartuko du eta petrolio eskualdeek % 49.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea