Ekonomia -

Koordainketa

Ospitalizazio-eguneko 5 euro ordaintzea proposatu du Kataluniak

Halaber, soldata handia dutenek sendagaien prezioaren % 100 ordaintzea ere proposatu du.

Kataluniako Gobernua, koordainketa neurri gehiagoren alde. EFE
Kataluniako Gobernua, koordainketa neurri gehiagoren alde. EFE
Kataluniako Gobernua, koordainketa neurri gehiagoren alde. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andreu Mas-Colell Kataluniako Ekonomia kontseilariak osasunaren koordainketa handitzea proposatu du, herritarrek ospitalean dauden egun bakoitzeko 5 euro ordainduta eta 100.000 euro baino gehiagoko diru-sarrerak dituzten langileek errezeten % 100 ordainduta.

"El Pais"en "Politika urria" titulua duen artikulu batean, halaber, pisu handiko ibilgailuei zergak ezartzea defendatu du.

Mas-Colellek Exekutiboak 10.000 milioi euro aurrezteko apirilean hartutako murrizketa neurriekin, Gobernuak "zuzeneko bidean pauso bat eman" zuela azaldu du, "baina pauso ahulegia izan da eta ez dio une honetan dugun erronkaren tamainari erantzuten", erantsi du.

Horren harira, 100.000 eurotik gorako errenta duten langile aktiboek farmaziako gastuen "% 100" ordaintzea proposatu du, neurri berriek proposatzen duten % 60 ordaindu beharrean.

Mas-Colellek gogora ekarri duenez, apirilaren 20an iragarritako neurrien artean ez dago ospitalean igarotako egun bakoitzeko 5 euroko tarifa ordaintzeko aukera, baina "berandu baino lehen ezarri egingo da".

"Egungo egoeran, ausardia falta iruditzen zaigu neurri hori ez hartzea", azpimarratu du Mas-Colell kontseilariak.

Beste arlo batzuetan ere neurriak har daitezkeela uste du kontseilariak, eta "unibertsitateko ekimenak orokorrean" positibotzat jo baditu ere, "ulertezin" jotzen du "eurobiñeta" ezarri ez izana, Europako beste herrialde batzuetan egiten den moduan, erabiltzen diren azpiegiturak ordaintzeko. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea