Ekonomia -

YPFren desjabetzea

Zuzendari espainiarrak kaleratu dituzte YPFren Argentinako egoitzatik

Argentinako Gobernuko ordezkaritza bat egoitzan bertaratu da, eta segurtasun sistemetan aldaketak egitea agindu du.

YPFren rgentinako egoitza. EFE
Zuzendari espainiarrak kaleratu dituzte YPFren  Argentinako egoitzatik
YPFren rgentinako egoitza. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argentinako Gobernuko ordezkaritza bat YPFren Argentinako egoitzan bertaratu da, eta hainbat zuzendari espainiar kaleratu ditu. Gainera, segurtasun sistemetan aldaketak egitea agindu du, Argentinako petrolio-ustiategiko hainbat iturrik jakitera eman dutenez.

Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidenteak egindako iragarpenaren ondoren agertu dira egoitzan funtzionarioak. Presidenteak astelehen honetan jakinarazi duenez, Repsolek kontrolatzen duen YPF petrolio-ustiategiaren % 51 desjabetu du Argentinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea