Ekonomia -
Irungo Ogasuna
'Azken ondorioetaraino' iristea eskatu du Urkulluk
Erakundeen kudeaketan gizarteari "erabateko gardentasuna" azaltzearen alde egin du Urkulluk"Egun on Euskadi" ETBko saioko elkarrizketan.
Erredakzioa
Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren auzian, "azken ondorioetaraino" iristeko eskatu du Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak, eta bere alderdia "erabat lasai" dagoela berretsi du. Gainera, "EAJren jokaerak ez duela auziarekin zerikusirik frogatu da" adierazi du.
ETBn egin duen elkarrizketa batean, erakundeen kudeaketan gizarteari "erabateko gardentasuna" azaltzearen alde egin du. Ildo honetan, Irungo ustezko iruzurraren auzian, EAJk hasieratik "gardentasuna eta azken ondorioetaraino" iristea eskatu zuela ekarri du gogora.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea