Ekonomia -
Iruzkina
Espainiako ekonomia, 'jausten hurrengoa', New York Timesen arabera
Egunkari horretan, hazkundea bultzatzeko eta "murrizketa" gutxiago adosteko eskatzen dio egunkariak Espainiari.
Erredakzioa
Espainiako ekonomia izango da "jausten" hurrengoa, gaur 'The New York Times' egunkariak argitaratutako iruzkin baten arabera. Testu horretan, hazkundea bultzatzeko eta "murrizketa" gutxiago adosteko eskatzen dio egunkariak Espainiari.
AEBetako egunkariaren arabera, ez da beharrezkoa egoera horretara heltzea, baina gerta litekeela gaineratu dute. Angela Merkel Alemaniako buruak onartu beharko luke "hazkunde ekonomikoa itoz" ez dituztela herrialde ezberdinetako zorrak ordainduko.
The New York Times-en ustez, Merkelek aurreikusitako "edozertarako konponbideak" ez du etekinik eman Europar Batzordeko herrialdeetan. Azken asteetan "barealdia" izan bada ere, EBko herrialdeak "atzeraldira" bueltatu direla azaltzen du The New York Timesek. "Langabeziak gora egin du, eta defizit aurreikuspenek txarrera egin dute".
"Merkatuak urduri daude, batez ere Espainiak eta Italiak bizi dituzten egoerak ikusita, Europako ekonomia garrantzitsuak baitira", gaineratu du.