Ekonomia -

Martxoak 29

Greba orokorrak ez ditu erreformak geldituko, Rajoyren esanetan

Espainiako presidenteak errespetatu egiten du sindikatuen erabakia, baina neurri gehiago hartzen jarraituko du egoera ekonomikoa iraultzeko, nahiz eta zailak izan eta epe motzean emaitzarik ez eman.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak errespetua agertu dio osteguneko greba orokorrari, baina argi adierazi nahi izan du protestak ez dituela Espainiaren arazoak konponduko eta Gobernuak bere ardurei eutsiko diela.

Rajoyk osteguneko greba orokorra izan du hizpide Seuleko (Hego Korea) segurtasun nuklearraren goi-bileran, grebak lan-erreformaren edukiari eragingo ote dion galdetu diotenean.

Gobernuko presidenteak azpimarratu du sindikatuek greba deitzeko eskubidea dutela Konstituzioan agertzen delako, beraz, ez du horren inguruan komentario gehiago egin nahi izan.

Hala ere, protestak ez dituela Espainiako arazoak konponduko eta Gobernuak erreformak egiten jarraituko duela berretsi du.

"Sindikatuek greba deitzeko eskubidea dute eta Gobernuak jarraitu egin beharra dauka interes orokorrarentzat egokiak diren neurriak hartzen", adierazi du Espainiako presidenteak.

Haren esanetan, lan-merkatuaren erreformak lanpostuak sortzeko balioko du "bere garaian" eta lan-harremanen modernizazioa suposatuko du.

Rajoyk esan du zintzotasunez azaldu ziela egoera ekonomikoa espainiarrei eta neurri gehiago hartzen jarraituko duela egoera ekonomikoa iraultzeko, nahiz eta zailak izan eta epe motzean emaitzarik ez eman.

"Egiten badugu, Espainiak etorkizunerako oinarriak jarriko ditu, eta hori da egiten ari garena", azaldu du agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea