Ekonomia -
Diru publikoa
Gobernuak Gardentasun Legea onartuko du gaur
Fakturak ezkutatzen dituen politikoak edo defizita betetzen ez duenak zigortua izango da eta diru publikoa suntsitzeko delitua egotziko zaio.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak Gardentasunaren, Informazio Publikoa eskuratzeko eta Gobernu kudeaketa onaren Legea onartuko du ostiral honetan. Politikariek diru publikoa zertan gastatzen duten esan beharko dute, eta hiritarrek informazio hori eskuratu ahal izango dute webgune baten bidez; besteak beste sinatutako kontratuak, diru-laguntzak edo politikarien soldatak jakin ahal izango dituzte webgune horren bitartez.
Hori horrela, legeak zigorrak ezarriko dizkie fakturak ezkutatzen dituzten politikariei, defizita publikoaren muga betetzen ez dutenei edo auzitegiek eta zerga erakundeek eskatutako dokumentazioa aurkezten ez dituztenei.
Halaber, diru publikoa gehiegikeriaz gastatzen duten politikariei delitua egotziko zaie.
Horretarako, Gardentasun Legeak Kode Penala moldatuko du eta delitu larritzat joko du diru publikoa gehiegikeriaz gastatzea.
Hori horrela, onartutako aurrekontua gainditzen duten karguek zigorra jasoko dute, eta sei urterainoko kargu gabetzeari aurre egin beharko diote.