Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Espainiako burtsak urteko porrota jaso du, % 3,39 behera eginda

Europako burtsek, halaber, behera egin dute; Parisekoak, % 3,58; Euro Stoxx indizeak, % 3,41; Frankfurtekoak, % 3,4; Milanekoak, % 3,39, eta Londresekoak, % 1,86.

Ibex 35eko taularen irudiaren garapena. Argazkia: Efe.
Ibex 35eko taularen irudiaren garapena. Argazkia: Efe.
Ibex 35eko taularen irudiaren garapena. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako burtsak azken hiru hilabete eta erdiko beherakadarik handiena jasan du gaur, % 3,39 behera eginda, eta 8.200 puntuko maila galdu du. Grezia bere zorrari aurre egiteko gai ez izateko beldurrak galerak ekarri ditu nazioarteko merkatuetan.

Ibex 35eko balore guztiek galerak izan dituzte, eta 8.166,60ko mailan kokatu da Espainiako burtsa, abendutik jasotzen ez zuen maila, hain zuzen.

Europako burtsek, halaber, behera egin dute; Parisekoak, % 3,58; Euro Stoxx indizeak, % 3,41; Frankfurtekoak, % 3,4; Milanekoak, % 3,39, eta Londresekoak, % 1,86.

Bestalde, Espainiaren arrisku saria 337 punturaino igo da, Espainiak balizko erreskate ekonomiko bati aurre egin behar izanak eragindako beldurraren ondorioz.

Brasil, munduko seigarren ekonomia

Brasilek gaur jakitera eman dituen hazkunde ekonomikoaren datuen arabera, Brasil nazioarteko seigarren ekonomia garrantzitsuena bihurtu da ofizialki, eta Erresuma Batua gainditu du.

Brasilgo ekonomiak % 2,71 egin zuen gora 2011n; 2010ean, ordea, % 7,5 egin zuen gora. Hori horrela, Brasil AEBen, Txinaren, Japoniaren, Alemaniaren eta Frantziaren atzetik gelditu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea