Ekonomia -

Likidazioan amaituz gero

Mendia: 'Epsilonek ixten badu, zuloa gure gain hartu beharko dugu'

Enpresak konkurtso legera jo zuen eta likidazioan amaituz gero, Jaurlaritzak onartu du 16 eta 24 milioi euro arteko zulo bat bere gain hartu beharko duela.

Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: Efe
Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: Efe
Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak onartu du Epsilon Euskadik likidazioan amaitzen badu, 16 eta 24 milioi arteko zuloa bere gain hartu beharko dutela.

2007an laguntzak jasotzeko jarritako baldintzak ez betetzeagatik, Jaurlaritzak 3,3 milioi euro eskatu dizkio autogintza enpresari, baina egun konkurtso eta enplegua erregulatzeko espediente egoeran dago.

Aurreko legegintzaldian, Epsilonek erakundeen partetik 50 milioi euroko laguntzak jaso zituen, eta Arabako Parke Teknologikoaren babesa izan zuen Caja Vital eta Kutxari kreditua eskatzeko garaian.

Baina krisiak jota, kredituei aurre egin ezinean gelditu zen.

Orain hilabete batzuk, Arabako Parke Teknologikoan kokatutako enpresak hartzekodunen konkurtsoa eskatu zuen, eta, horrenbestez, hemendik aurrera Eusko Jaurlaritza ere haren hartzekodun izango da.

Parkeak Epsiloni emandako bermeak zalantzan jarri ditu egungo Jaurlaritzak, eta "operazio hori ahalbidetu zuen kudeaketa kaskarra" kritikatu du Bernabe Undak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea