Ekonomia -

Europako Batzordea

Espainia zigor lezaketela ohartarazi du Europako Batzordeak

Ekonomia gaietarako Europako bozeramaileakk gogora ekarri du Espainiaren aurkako isunak jarri ditzaketela, defizitaren helburua betetzen ez badute.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak esan du zorrotz jarraituko duela Espainiak agindutako neurriak betetzen dituen ala ez, eta, ondorioz, isunak jartzeko aukera baztertzen ez duela azpimarratu du.

Ildo horretan, gogora ekarri du 2010ean Espainia kutsatu ez bazen, Zapateroren Gobernuak ezarritako helburuak bete zituelako izan zela.

"Zifrak argi daudenean, Europako Batzordeak analisia egingo du eta, beharrezkoa bada, gure gomendioak egingo ditugu, Hitzarmenaren 126. artikulua aintzat hartuta", esan du Amadeu Altafaj Ekonomia gaietarako Europako bozeramaileak. Artikulu horrek Barne Produktu Gordinaren % 0,2ko isunak jartzea ahalbidetzen du, herrialde batek gehiegizko defizita badauka eta egoera horren aurrean neurri eraginkorrak hartzen ez baditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea