Ekonomia -
Greba orokorra
Osakidetzako sindikatuek lanuztea deitu dute martxoaren 29rako
Sindikatu abertzaleek deitutako greba orokorrarekin bat egiteko deialdia egin diete Euskadiko osasun arloko langileei.
Erredakzioa
Euskadiko osasun arloko sindikatuek (SATSE erizaintza sindikatuak, SME Euskadiko Medikuen sindikatuak, FFHE erietxeetako medikuen federazioak, SAE erizaintza laguntzaileen sindikatuak eta UTESE osasun arloko teknikoen bilkurak) greba deituko dute martxoaren 29rako, eta bertan parte hartzeko deialdia egin diete arlo honetako langileei. Sindikatu abertzaleek deitutako greba orokorrarekin bat egiteko deialdia da.
"Gobernuak onartu berri duen lan-erreforma agresiboaren aurrean protesta egiteko helburua du da 24 orduko lanuzteak. Era berean, osasun sistema kudeatzeko modua eta murrizketak ere salatu nahi ditugu'', azaldu dute ohar batean.
''Gastuak murrizteko Jaurlaritzak ezarri dituen politikek modu adierazgarrian ari dira eragiten osasun arretan, kalitatea murriztuz''.
Lan baldintzak ere okerrera egiten ari direla salatu dute.
''Bajak, faltak eta oporrak ez dira betetzen, lan taldeak murrizten dira eta etengabe daude kolapsatuta zerbitzuak'', salatu dute.