Ekonomia -
Rubalcabarekin bildu ondoren
Rajoy: 'Ez dut egingo egia ez den aurrekonturik'
Martxoaren bukaera aurretik ez dituela aurkeztuko berretsi du. ''Dagokionean'' izango da: Europako hazkundearen aurreikuspen berriak jakin eta 2011ko defizit publikoa itxi ondoren.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak argi utzi dio ostegun honetan PSOEren buruari, Alfredo Perez Rubalcabari, aurtengorako aurrekontu berriak ez dituela martxoaren bukaera baino lehen aurkeztuko. "Ez nago prest egia ez diren aurrekontu batzuk egiteko", esan dio.
Moncloa jauregian ia lau ordu bilduta eman ondoren, Europako Batzordeak Rajoyri 2012ko aurrekontuen diseinua azkartzeko egindako eskaerari presidenreak emandako erantzunaz ere mintzatu dira Exekutiboko iturriak.
Rubalcabaren iritzian ere, ez litzateke itxaron behar, baina Rajoyren ustez, aurrekontuak "dagokionean" aurkeztuko dituzte, hau da, Europako hazkundearen aurreikuspen berriak jakin (martxoaren 23an emango dute horren berri) eta 2011ko defizit publikoa itxi eta gero.
Gobernuko iturriek azpimarratu dutenez, helburua aurrekontuak sinesgarriak izatea eta betetzea da.