Ekonomia -

Lan erreforma

Mendez: 'Sindikatuek ez dute interesik greba orokorra egiteko'

UGTko idazkari nagusiak azaldu du helburua egoera zuzentzea dela.

Candido Mendez (UGT) eta Ignacio Fernandez Toxo (CCOO). EFE
Candido Mendez (UGT) eta Ignacio Fernandez Toxo (CCOO). EFE
Candido Mendez (UGT) eta Ignacio Fernandez Toxo (CCOO). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak adierazi du sindikatuek ez dutela interesik lan erreforma-ren harira greba orokorra egiteko, helburua egoera zuzentzea baita.

Antena 3en egindako elkarrizketan, Mendezek esan du sindikatuek kontzientziazio lana egin nahi dutela, herritarrei lan erreformaren nondik norakoak azaltzeko. Izan ere, "askok uste dute enpresaburuak INEMera joango direla, kontratatzera, eta ez da hala izango".

Mendezek ukatu egin du sindikatuak zaharkituak eta herritarrengandik urrun daudela, baina aitortu du haien egoera ez dela ona, beste hainbat erakunderekin gertatu bezala.

Bere esanetan, erreformaren eraginak enpresaburuek nabarituko dituzte: "Ez diete gozoki bat eman, gozotegi bat baizik".

UGTko idazkariak salatu egin du Gobernuak kaleratzea lehenetsi izana, sindikatuak eta enpresaburuak hori azken alternatiba izatea negoziatzen ari baitziren.

Halaber, lan erreformak gazteen egoera prekarioagoa izatea ekarriko duela eta epe laburrean eta ertainean ez duela langabeziaren arazoa konponduko ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea