Ekonomia -

De Guindos 'harrapatu' dute

Erreforma 'erabat agresiboa' izango da, eta kaleratzea merkatuko du

Luis de Guindosek aurreratu du Bruselan, grabatua izaten ari zela jakin gabe. 'Kaleratzeen kalte-ordainak murriztu eta negoziazio kolektiboa bigundu egingo du'', esan dio Rehni.

Luis de Guindos. Argazkia: Efe.
Luis de Guindos. Argazkia: Efe.
De Guindos: 'Erreforma erabat agresiboa izango da'

00:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Gobernuak onartuko duen lan-erreforma 'erabat agresiboa' izango dela aurreratu du ostegun honetan Luis De Guinos Ekonomia ministroak Bruselan, Olli Rehn Batzordeko presidenteorde eta Ekonomia Gaietako arduradunarekin izan duen elkarrizketan.

''Bihar (ostirala) lan erreforma onartuko dugu, eta 'erabat agresiboa' izango da. Negoziazio kolektiboa bigundu egingo du, eta kaleratzeen kalte-ordainak murriztuko ditu'', esan dio De Guindosek Rehni, grabatua izaten ari zela jakin gabe.

Bilera hasi baino lehen komunikabideei egin dizkien adierazpenetan, ordea, erreforma ''arazoen oinarrietara'' joko duela esatera mugatu da Ekonomia ministroa.

Ekonomia Ministerioaren azalpena: "Erabat agresiboa, langabeziaren aurka''

Luis de Guindosek Bruselan esandakoaren harira, Ekonomia Ministerioak hitzak argitu nahi izan ditu, eta ostiral honetan onartuko duten erreforma hori erabat agresiboa izango dela bai, baina ''langabeziaren aurka'' izango dela agresibo argitu nahi izan dute.

Enplegu ministroak aurreratutako gaiakGaur arte Fatima Bañez Enplegu eta Segurtasun ministroak erreformaren inguruan aurreratutakoa baino ez genekien: erreforma horrek kontratu motak sinplifikatu, prestakuntzaren eredua aldatu eta kontratazioa pizteko hobariak eta enplegu politika aktiboak aldatuko dituela, gazteen lana "errealitate" bat izateko. Bestalde, aurreratu dutenearen arabera, aurretiko erretiroak murriztuko ditu, salbuespenezko kasuetan izan ezik; halaber, langabeziako prestazioa ezkutuko erretiro moduan erabiltzen dutenen jarduna galdituko, izan ere, erretiroa hartzen duten langileen % 25 langabeziatik datoz, Ministerioaren arabera.

Kontratazioaren harira, Bañezek kontratu mota bakarra erabiliko dela ukatu du, "Konstituzioaren aurka" doalako; halaber, lanaldi eta soldata txikiagoak dituzte enplegu txikiak (minijobs, ingelesez) erabiliko dituztela ere gezurtatu du.

Lanbide Heziketaren harira, lan-erreformaren bidez "prestakuntza kontua" sortuko dutela azaldu du Bañezek, eta horrek langileari lan-bizitza osoan lagunduko diola esan du.

Epe laburrean, nork bere lana sortzea sustatzeko, langabeek jarduera bat sortzeko erabili dezaketen diru kopuruaren zenbatekoa, kapitalizazioa, % 80tik % 100era igoko dute.

Bañezen hitzetan, lan-erreforma "osoa, orekatua, eraginkorra eta erabilgarria" izango da; Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea horrekin bat dator, eta "zabala eta sakona" izango dela gaineratu du.

Lan-erreformaren hiru oinarriak enplegu egonkorra sortzea, kaleratzeak saihesteko enpresen barruan malgutasuna sustatzea eta langileentzako eskubide gehiago lortzea dira, batez ere, prestakuntzaren inguruan.

Ostiral honetako lan-erreforma araudiaren hamaseigarren aldaketa izango da, demokrazia onartu zutenetik.

Azken moldaketa PSOEko Gobernuak egin zuen, 2010eko irailaren 9an, Parlamentuan, eta greba orokor bat ekarri zion Zapaterori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea