Ekonomia -

Manifestazioa

ELAk, LABek eta STEE-EILASek 'murrizketak geldiarazteko' eskatu dute

Enplegu publikoa bultzatzea eskatu dute eta zerbitzu publikoak "beharrezkoak" direla adierazi dute.

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuak Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestatu dira. EITB
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuak Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestatu dira. EITB
'Murrizketak geldiarazteko' eskatu dute ELA, LAB eta STEE-EILASek

00:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek manifestazioa egin dute ostegun honetan Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta "murrizketak geldiarazteko" eskatu dute. Zerbitzu publikoak "beharrezkoak" direla esan dute eta enplegu publikoa bultzatzea eskatu dute, ekonomia suspertzeko.

Manifestazioaren leloa "Zerbitzu publikoak garatu. Murrizketarik ez" izan da.

Igor Eizagirre ELA sindikatuko ordezkariak administrazio publikoko langileek sufritzen ari diren "murrizketak" salatu ditu. Eizagirrek adierazi duenez, "murrizketak zerbitzu publikoetara zuzenean doaz, eta zerbitzu hauek beharrezkoak dira, orain, inoiz baino gehiago".

"Zerbitzu publikoetan murrizketarik ez egiteko" Patxi Lopezen gobernuari "pultsua botako" diotela esan du Arantzi Sarasola LAB sindikatuko kideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea