Ekonomia -

Sustapen Ministerioa

Barajasen eta El Praten pribatizazio prozesua geldiarazi dute

Ana Pastor Sustapen ministroak azaldu duenez, ez da Aenaren aktiboak saltzeko momentu egokia, gutxietsita baitaude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Pastor Sustapen ministroak iragarri du gelditu egin dutela Aenaren pribatizazio prozesua, aurreko Gobernuak martxan jarritakoa, eta Barajaseko eta El Prateko aireportuen kudeaketarako lehiaketak ere bertan behera geratu dira.

Ana Pastor Sustapen ministroak prentsaurreko batean azaldu duenez, ez da Aenaren aktiboak saltzeko momentu egokia, gutxietsita baitaude.

Pastorren arabera, aireportuen kudeaketarako lehiaketak bi aireportuen arteko lehiakortasuna indartzen zuen eta helburua biak bultzatzea da, Europako aireportu handiekin lehiatu dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea