Ekonomia -
Palma Arena auzia
Iñaki Urdangarin Bartzelonara heldu da, AEBetatik
Jose Castro epaileak otsailaren 25era atzeratu zuen orain dela gutxi Palmako dukearen deklarazioa Palma Arena auzian.
Erredakzioa
Iñaki Urdangarin Palmako dukea gaur goizean heldu da Bartzelonako El Prat aireportura, Atlantatik (AEB). Ikusmin handia sortu du Urdangarinen bidaiak.
Bisita pribatua dela jakinarazi du Efe albiste agentziak. Urdangarin Mario Pasqual Vives abokatuarekin bildu behar da Bartzelonan, Palma Arena auzian defendatzen baitu.
Jose Castro epaileak otsailaren 25era atzeratu zuen orain dela gutxi Palmako dukearen deklarazioa Palma Arena auzian. Hasiera batean, otsailaren 6an deklaratu behar zuen.
Epaileak abokatuek eskatutako atzerapen arrazoiak onartu eta deklarazioa atzeratu zuen; izan ere, abokatuek aurretiko beste zeregin batzuk zituzten egun horretarako.
Ildo horretan, kazetari asko Graciako pasealekura joan dira, bertan baitago Urdangarinen abokatuaren bulegoa.