Ekonomia -

Azpiegiturak

247 milioiko desoreka salatu dute Gipuzkoako bide sareko lanetan

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Azpiegitura diputatuak salatu duenez, 247 milioiko 'zuloa' jaso dute aurreko gobernutik, Bigarren Ingurabideko eta AP-1 errepideko lanetan izandako desorekak direla eta.

Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Azpiegitura Saileko diputatua. Argazkia: EFE
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Azpiegitura Saileko diputatua. Argazkia: EFE
Larraitz Ugarte, Gipuzkoako Azpiegitura Saileko diputatua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Bide Azpiegitura Saileko diputatuaren hitzetan, 247 milioi euroko zorra jaso dute aurreko gobernutik, besteak beste, Bigarren Ingurabideko eta AP-1eko lanetan izandako desfaseagatik. Larraitz Ugarteren ustez, "eskandalu handiena" 247 milioi euroko zorra topatu izana da, eta ez berak EAJri diruz ordainduko zutela emandako erantzuna. Ugarteren hitzetan, Bigarren Ingurabidean eta AP-1ean emandako desorekatik sortu da zorra.

Ugarte EAJk eginiko kritikaz mintzatu da; izan ere, Donostiako bigarren ingurabidea ordaintzeko zer aurreikusten zuten galdetu zion jeltzaleak. Aldundiko bozeramailearen erantzuna hau izan zen: "Oraingoz bidesariak kobratzen jarraituko dugu eta ordaintzeko falta dena diruz ordainduko da, beste gauza guztia bezalaxe”. Ugarteren hitzetan, erantzunean "ez dago errespetu faltarik", "errespetu instituzionala" baizik, Batzar Nagusietan abian jarritako batzorde txostengileak erabakiko baitu Gipuzkoako errepideen finantziazio sistema.

Dena den, "garrantzitsuena ez da erantzuna, galdera egin duenak 92 milioiko desfasea zergatik sortu den azaltzea baizik", erantsi du Ugartek, Bigarren Ingurabidearen esleipenaren prezioan izandako aldeari erreferentzia eginez.

Ugartek ziurtatu du Bilduren foru gobernuak antzeko beste "zulo" bat atzeman duela AP-1 errepidearen eraikuntzako bi tartetan, 155 milioi eurokoa, alegia.

Hori dela eta, Aldundiak 247 milioi euroko "zuloari" egin beharko dio aurre errepide horiek jasandako aldaketa edo lan osagarrien ondorioz. Ugarteren ustez, horiek aurretiaz jasota egon behar zuten.

"Gauza bat 5 edo 10 milioiko desoreka da" eta beste bat "247koa", erantsi du Ugartek. Diru horrek non amaitu duen galdetu du eta egon daitezkeen "desoreka guztiak zorrotz" aztertu beharko direla azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea