Ekonomia -
Gastuaren muga
Defizitaren larritasunaren arabera zigortuko dituzte erkidegoak
Aurrekontuen aurretik, gastuen muga onartu beharko dute erkidegoek, eta, defizit-muga betetzen ez badute, zigorrak jasoko dituzte. Gobernuak, dena den, ez ditu oraindik zigor horiek zehaztu.
Erredakzioa
Erkidegoen aurrekontuek ez dute Gobernuaren aurretiko kontrolik izango, baina zigorrak jasoko dituzte defizita betetzen ez badute. Horrela, beste administrazioek bezala, aurrekontuen aurretik gastuen muga onartu beharko dute, eta defizit-muga betetzen ez badute, zigorrak jasoko dituzte; muga hori gainditu duten aldi kopuruaren eta larritasunaren araberako zigorrak izango dira. Gobernuak, dena den, ez ditu oraindik zigor horiek zehaztu.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, neurriok ostiral honetan aurkeztu duten Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen aurreproiektuan bildu dituzte. Datorren asteartean, Zerga eta Finantzaketa Politikaren Kontseilura eramango du aurreproiektua Montorok.
Aurreproiektuak, gainera, 'egoera zuzentzeko mekanismoak' aurreikusiko ditu, eta mekanismo horiekin 'ia automatikoki' bideratuko dute egoera.
Era berean, legeak 'gardentasuna' bilatzeko elementuak ere biltzen ditu.