Ekonomia -
Defizit
Nafarroa defizit betetzen saiatuko da zigorrak jaso baino lehen
Yolanda Barcinaren hitzetan, "Nafarroa defizit betetzen saiatuko da zigorrei buruz hitz egin baino lehen", horretarako "forua" erabiliko du.
Erredakzioa
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen hitzetan, "Nafarroa defizit betetzen saiatuko da zigorrei buruz hitz egin baino lehen". Mariano Rajoyren Gobernuak iragarri duenez, baliteke defizita eta gastua betetzen ez duten erkidegoei zigorrak ezartzea.
Horrela hitz egin die Barcinak kazetariei, Nafarroako Jauregian ekitaldi bat egin ostean. Barcinaren hitzetan, "ezarritako betetzen saiatu behar gara, eredua eman behar dugu, hiritar guztien antzera".
Horretarako, Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak atzo iragarritakoa errepikatu du gaur Barcinak; bere "forua" erabiliko du Espainiako Gobernuak ezartzen dituen neurriak Nafarroako sistemari egokitzeko.
Nafarroaren eta Estatuaren harremana eta bere zerga gaitasuna ezartzen duen Hitzarmen Ekonomikoak horretarako baimena ematen dio, baldin eta zerga presio orokorra mantentzen badu.
"Hemen gauzak hobe egiten dira iruzur gutxiago dagoelako, ezkutuko ekonomia gutxiago eta ordaintzen duguna, Nafarroan gainerako erkidegoetan baino gehiago ordaintzen delako", esan du.