Ekonomia -

2012ko lehen hiruhilekoan

Euskadiko ekonomiak atzera egitea baztertu du Eusko Jaurlaritzak

Mendiak esan du ezin dela "atzeraldi ekonomikoaz" hitz egin, horretarako "hazkunde negatiboa behar delako, eta Euskadi ez dago horrela", gaineratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ez du urteko lehen hiruhilekoan atzeraldi ekonomikoa aurreikusten, Idoia Mendia bozeramaileak esan duenez.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak Espainiako ekonomiak atzera egingo duela iragarri ostean , 2012 urterako aurreikuspen ekonomikoen inguruan galdetu diote Mendiari Gobernu Kontseiluaren ostean eman duen prentsaurrekoan.

2011 urte amaieran jada Mendiak atzeraldia ezeztatu zuen eta orduan bezala, atzeraldia espero ez duten arren, "ekonomia aldakorra" dela esan du.

Ekonomia oro har " ez dago oso ongi", gaineratu du, eta Alemaniako adibidea jarri du, azken honek hazkunde prebisioak aldatu behar izan baititu.

Eusko Jaurlaritzak ere aurreikuspenak jaitsi ditu, baina "ezin da atzeraldiaz hitz egin", gaineratu du; izan ere, "horretarako hazkunde negatiboa behar da, eta Euskadin ez da horrelakorik gertatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea