Ekonomia -

Kutxen bat-egitea

Kutxabankeko 15 ordezkarietako 10 EAJrenak izango dira eta 4 PPrenak

15.a Vital Kutxako presidentearena izango da. Hiru kutxek onartu dute banku berriaren kontseiluaren osaera, EAJk eta PPk hitzartua, PSE-EE eta Bildu kanpoan uzten dituena.

Kutxabanken presidente eta presidenteordeak. Argazkia: EITB
Kutxabanken presidente eta presidenteordeak.
Kutxabankeko 15 ordezkarietako 10 EAJrenak izango dira eta 4 PPrenak

02:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabank banku berriak (BBK, Kutxa eta Vitalen bat-egitearen ondorioz sortutakoa) 15 kidek osatutako administrazio kontseilua izango du urtarrilaren 1etik aurrera eta horietako 10 EAJrenak izango dira, 4 PPrenak, eta azkena Carlos Zapatero Vital Kutxaren presidentearena.

Hiru euskal kutxetako administrazio kontseiluek onartu dute banku berriko zuzendaritzaren osaera, baina polemika handia izan da EAJk eta PPk lotutako akordioak kanpoan uzten dituelako PSE-EE eta Bildu.

Hala eta guztiz ere, Andoni Ortuzar EAJren BBBko presidenteak esan du bi alderdi horiek sartzeko "tartea" ematen duela Administrazio Kontseilu berriak, kide kopurua 15etik 20ra igoz.

Izenak

Administrazio Kontseilua 15 kidek osatuko dute, bederatzi BBK-k hautatuak, lau Kutxak eta bi Vitalek. Presidentea Mario Fernandez BBKren agintari gorena izango da, eta presidenteordeak Xabier Iturbe Kutxaren presidentea eta Carlos Zapatero bera.

BBK-k aukeratutako bederatzi kontseilariak hauexek dira: Mario Fernandez bera, Josu Ortuondo Bilboko alkate ohia, Mikel Arieta-Araunabeña Bilboko Merkataritza Ganberako gerentea, Begoña Atxalandabaso BBVAko zuzendaritzako kide ohia, Ainara Arsuaga, Alex Bidetxea, Marivi Mendia, Jose Antonio Ruiz Garma eta Luis Zayas Satrustegi.

Kutxak, berriz, lau bakarrik hautatu ditu. Xabier Iturbez gain, Jesus Mari Errasti Mondragon taldeko presidenteordea, Josu Arteaga abokatua eta Jesus Etxabe enpresari arabarra izango dira kontseilari.

Vitalek bi besterik ez ditu aukeratu ahal izan eta Carlos Zapatero orain arte Vitalen presidente izan dena eta Fernando Raposo SEA Arabako patronaleko ordezkaria izango dira.

Lehenengo bilera, urtarrilaren 2an

Administrazio Kontseilu berriak urtarrilaren 2an egingo du lehenengo bilera, Bilboko Kale Nagusiko egoitzan, 11:00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea